XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Piezaren tratamendua

Piezaren tratamendu termikoak, ebaketa-erreminten erabilpena mugatzen du.

Tenplatutako piezak, urraketaz, superakabaketaz edo erreminta bereziz mekanizatzen dira.

Piezaren doitasuna

Piezak eduki behar dituen perdoien arabera, honako hauek eska litzake:

- Doitasunezko makinak.

Perdoi estuak lortu behar direnean.

- Neurgailu egokiak.

Lortu behar diren dimentsioak milimetro-ehunenekoaren mailakoak badira, neurgailuen doitasunak ere milimetro-ehunenekoa izan beharko du.

- Lantegiko giro egokia, tenperatura, argi eta abarri dagokienean.

Gainazal-akaberaren maila

Piezaren akabera-mailak honako hauetan eragina izaten du:

- Akabera hori burutzeko erabili behar den makinan.

Akabera-maila gorena lortu behar denean, behar-beharrezkoa da artezketa, superakabaketa eta antzeko eragiketak egitea.

- Prozesuan.

Zenbait kasutan, eragiketa-ordenean aldaketaren bat edo lotura-sistema aldatzea eska lezake, akabatutako gainazaletan markarik egin ez dadin.

Doitasunezko gainazal-akabaketak tratamendu termikoen ondoren egiten dira.

2.1. laburpen-koadroan higidura-mota eta txirbil-harroketazko piezen konformazioan erabiltzen diren makina erreminta garrantzitsuenetan ebaketa-abiadura eta aitzinapena zein elementuk (pieza edo erremintak) izaten duen agertzen da.